www.euskal-produktuak.com orrialdeak on-line egitura du soilik, eta lehen mailako kalitateko produktuak eskaini ditzake, beraz, ahalik eta prezio onenean. Bidalketak egiterakoan, gainera, erosotasuna, bermea eta azkartasuna ziurtatzen dituzte. Nahikoa da webgunean izena ematea eskaerak egiten hasi ahal izateko, ziurtasun eta berme osoz.
Web orrialdeko ataletan aurki daitezke Eusko Labela duten elikagaiak (Arabako patata, Eztia, Iparraldeko Hegaluzea, Ibarrako Piperminak, Esneko Arkumea, Behi-azienda Haragia, Euskal Herriko Babarrunak), eta jatorri-deitura ezberdinak dituztenak (Erronkari Gazta, Iraty Gazta, Idiazabal Gazta, Bizkaiko Txakolina, Arabako Txakolina, Getariako Txakolina, Nafarroako Ardoa eta Arabar Errioxako Ardoa).
Produktu ekologikoak, modu naturalean landutakoak, ere eskaintzen ditu webguneak, bai eta Gipuzkoako Sagardo Naturala, Nafarroako Patxarana eta txerri-produktuak bezalako beste proposamen batzuk ere.






