
Eusko Labela duen Esneko Arkumearen haragiak Euskadiko bi arraza autoktonotan du jatorria, "Latxa" eta "Karrantzarra", Idiazabalgo Gazta egiteko esnea produzitzen duten berberetan, hain zuzen ere.
Amaren esnearekin soil-soilik elikatzen dituzte kumeak jaio eta hiru astetik bost astera bitartean, eta orduan hil egiten dituzte.
Sasoiko janari gozoa da Eusko Labela duen Esneko Arkumea, haragi urtsu eta samurrekoa, eta zapore bikainekoa.






