Azal fina, ia pikatzen ez duen haragi samurra, kolore hori berdexka eta zapore

gozoa dira Eusko Labela duen Ibarrako Piperminaren ezaugarri berezi-bereziak.
Barietate autoktono batekoa da eta Ibarrako inguruan (Gipuzkoa) produzitzen eta ontziratzen da batez ere, produktu-hautaketa oso zorrotz bati jarraiki.
Garraztasun gutxiko ardo zuriko eta gatz-eduki gutxiko ozpinean ontziratua, merkatuan gero eta onarpen handiagoa du jaki bikain horrek, ez bakarrik plateretako osagarri gisa, baita aperitibo ugariren oinarri gisa ere.






